Ezker Batua Berdeak-ek Batzar Nagusietan eskatu du FEVEren zerbitzua hobetzeko
Beste neurri batzuen artean, Ezker Batua Berdeak-eko Batzar Nagusietan daukan taldeak Karrantzako batzarraren ekimenaz eskatu du Zallan bertan Bilbo-Santander lineako geralekua eraikitzeko
Herritar askok eskatu digute Karrantzako garraio publikoa hobetzeko, eta guk horretarako lan egin behar dugu, hain zuzen ere: herritarrentzat lan egitea eta euren eguneroko arazoei irtenbideak ematea.
Guretzat oso kezkagarria da Karrantzako garraioaren egoera, gure haranak Zallarekin daukan lotura oso txarra delako. Azken urteotan, Zalla Enkarterriko administrazio-gune bihurtu denez, Karrantzako biztanleok bertara hurbildu behar gara, osasun-zentrora eta INEMera joateko edo beste era bateko kudeaketak egiteko. FEVE hartu eta Zallara iritsi nahi badugu, Santander-Bilbo lineako trenean igo, Arangurengo geltokian jaitsi eta Bilbo-Balmaseda lineako trenari itxaron behar diogu. Horrela, Zallako geltokira helduko gara, egindako bidearen zati bat desegin ondoren. Itzulerako bidaian ere gauza bera egin behar dugu. Sarritan, bidaia bezain luzea izan daiteke itxaronaldia.
Linea batetik bestera igarotzeak ez dauka inolako zentzurik, biak batera doazelako tarte luzean eta Bilbo-Santander lineak Zalla inguratzen duelako.
Hori dela eta, Zallan bertan Bilbo-Santander linearako geralekua eraikitzeko eskatu dugu. Proposamena Bizkaiko Batzar Nagusietan eztabaidatuko da irailean, eta, gainerako talde politikoek onartuz gero, azkenean FEVEk berak erabakiko du lana egingo duen ala ez. Edonola ere, Karrantzako biztanleok ozen hitz egin behar dugu, erakundeek gure herria ahaztu ez dezaten. Gure ahotsa entzun dadila.
Proposamenak:
Bilbo-Santander trenbidean Mimetizen (Zallan) apeadero bat jarteko beharrizanari buruzkoa
Bilbo-Balmaseda trenbidean dagozan arazoei konponbidea topatzeari buruzkoa
FEVE-k eta Euskaltzaindiak euskeraren normalkuntzarako izenpetu-tako hitzarmenaren aplikazinoari buruzkoa



